Zeru-lurrak desagertuko dira
Gu biok geratuko gara
Gu biok eta abesti bat buruan,
bihotzean, ezpainetan
Kantuan hasiko zara, eta nik
akorde xume batzuekien
lagunduko dizut zure bidean
abestian, gogoetan.
Eta, begiradak gurutzatuko,
irribarre bat marraztuko
eta arimak batean batuko
arnasa aho bakarrean
Gu biok geratuko gara
Gu biok eta abesti bat buruan,
bihotzean, ezpainetan
Kantuan hasiko zara, eta nik
akorde xume batzuekien
lagunduko dizut zure bidean
abestian, gogoetan.
Eta, begiradak gurutzatuko,
irribarre bat marraztuko
eta arimak batean batuko
arnasa aho bakarrean
No hay comentarios:
Publicar un comentario