"Beti zurea" sinatu nuen,
baina ez nuen iñondik iñora
hau gertatuko zela espero,
Egunak joan egunak jin,
indarrez bazen ere,
harekilan ukaiten nittuen ametsek
hanka egin zuten niregandik.
Itxoiteaz aspertuta, beharbada.
Urtebete izan ziren,
kalean eman nittuenak.
Gorrian murgilduta,
ahora zer eramanik ez nuela.
Eta lagunen aupa oihuak
buruan barrena oraindik
burrunbaka bazebilkizkidan arren
amodio apur baten faltan nenbilen.
Etzidazu pertsonalki hartu,
Etziñen zu izan, neroni baiño.
Neuk hautsi nuen hitzarmena
ituna, akordioa.
Eta zeru lurrak desagertu ziren
baina gu biok ez ginen geratu
eta ez genuen kantatu
ez genituen arimak elkartu
baina ez nuen iñondik iñora
hau gertatuko zela espero,
Egunak joan egunak jin,
indarrez bazen ere,
harekilan ukaiten nittuen ametsek
hanka egin zuten niregandik.
Itxoiteaz aspertuta, beharbada.
Urtebete izan ziren,
kalean eman nittuenak.
Gorrian murgilduta,
ahora zer eramanik ez nuela.
Eta lagunen aupa oihuak
buruan barrena oraindik
burrunbaka bazebilkizkidan arren
amodio apur baten faltan nenbilen.
Etzidazu pertsonalki hartu,
Etziñen zu izan, neroni baiño.
Neuk hautsi nuen hitzarmena
ituna, akordioa.
Eta zeru lurrak desagertu ziren
baina gu biok ez ginen geratu
eta ez genuen kantatu
ez genituen arimak elkartu
No hay comentarios:
Publicar un comentario