Kaixo

-Kaixo kaixo aitona, aitona maitea
-Zatoz nere ondora, eseri zaitea
-Aspaldian zabiltza nahigabez betea
-Batetik adina bestetik nekea
bizitza ez da beti ume izatea

domingo, 2 de noviembre de 2014

Banittun eta banittun

Banitu nik hamaika mila euro
egingo nuke hegaz astero-astero
Gezurrak omen dira harremanen etsai
lagunarteenak eta amodioenak ere bai.
Aukera edukiagatik ez da mozten garaiz
Eta haiekin aurrera goaza gu jarrai
Badira gauak lanean zabiltzala
kontu aspergarrietan burua bueltaka
orduan pentsatzen duzu papera olerkiratzea
eta gau aspertuetan kontu aspergarriak idaztea

sábado, 25 de octubre de 2014

Itzuli nintzaden

"Beti zurea" sinatu nuen,
baina ez nuen iñondik iñora
hau gertatuko zela espero,
Egunak joan egunak jin,
indarrez bazen ere,
harekilan ukaiten nittuen ametsek
hanka egin zuten niregandik.
Itxoiteaz aspertuta, beharbada.

Urtebete izan ziren,
kalean eman nittuenak.
Gorrian murgilduta,
ahora zer eramanik ez nuela.
Eta lagunen aupa oihuak
buruan barrena oraindik
burrunbaka bazebilkizkidan arren
amodio apur baten faltan nenbilen.

Etzidazu pertsonalki hartu,
Etziñen zu izan, neroni baiño.
Neuk hautsi nuen hitzarmena
ituna, akordioa.
Eta zeru lurrak desagertu ziren
baina gu biok ez ginen geratu
eta ez genuen kantatu
ez genituen arimak elkartu

Kantuz

Kantuz daramazkit nik gauak, kantuarekin
goxatzen neure penak

Agurtu zintudanean

Agurtu zintudanean ohartu nintzen zu ziñela nire jabe, e!
Zeru lurreko izartxo guztien jabe, e!
Mundu hontako lorerik eijerrenen jabe, e!
Nire ametsen jabe,e!
Nire ametsen jabe, e!
Nire ametsen jabe, e!
Nire ametsen jabe!

Zu baitzara niretzat, zu
izarrik distiratsuena
hilargia estaltzen duena
gabez esnatzen nauena, a!
esnatzen nauena, a!
esnatzen nauena, a!
esnatzen nauena!

Zu baitzara niretzat, zu
lilirikan eijerrena
zelaieko liraiñena
liluratzen nauena, a!
liluratzen nauena, a!
liluratzen nauena, a!
liluratzen nauena!

Zu baitzara niretzat, zu
ametsik ahazteziñena
gauero etortzen zaidana
zoratzen nauena, a!
zoratzen nauena, a!
zoratzen nauena, a!
zoratzen nauena!

Agurtu zintudanean ohartu nintzen zu ziñela nire jabe, e!
Zeru lurreko izartxo guztien jabe, e!
Mundu hontako lorerik eijerrenen jabe, e!
Nire ametsen jabe,e!
Nire ametsen jabe, e!
Nire ametsen jabe, e!
Nire ametsen jabe!

Mikroipuina

Jin ziñen
Jun nintzen
Agur, maitia

Olerkitxo bat

Zeru-lurrak desagertuko dira
Gu biok geratuko gara
Gu biok eta abesti bat buruan,
bihotzean, ezpainetan

Kantuan hasiko zara, eta nik
akorde xume batzuekien
lagunduko dizut zure bidean
abestian, gogoetan.

Eta, begiradak gurutzatuko,
irribarre bat marraztuko
eta arimak batean batuko
arnasa aho bakarrean